Aia

Lau trikitilarik jarriko dute festa igande honetan Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta

Aristerrazuko plazan erromeria.

Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi igoko dira oholtzara, baita Enaitz Alberdi eta Erkizi ere.

Igande honetan, hilak 16, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.

Asteburu honetako hitzorduan lau trikitilariren musikaz gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi igoko baitira oholtzara, baita Enaitz Alberdi eta Erkizi ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide