Aia

Kinta arteko herri apustua antolatzen hasiko da Aiako Gazte Asanblada

Julene Sorarrain

Herri kirolak Santio errekan. (Guka)

Ekintza prestatzeko lehenengo bilera otsailaren 19an, asteazkenarekin, egingo dute Aiako Kultur Etxean.

Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, kinta arteko herri kirol apustua egingo dute maiatzaren 17an. Aurretik, ordea, ekintza antolatzen hasteko bilerak egingo dituzte, eta lehenengo hitzordua otsailaren 19an, asteazkenarekin, izango da, 19:00etan, Kultur Etxean. Gazte mugimenduko kideek dei egin die apustuan parte hartzeko asmoa dutenei bileran azaltzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide