Aia

Gorka Eizmendi gidaria saritu du Euskadiko Automobilismo Federazioak

Julene Frantsezena

Gorka Eizmendi gidari aiarra.

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2024ko txapelketetako sariak banatu zituen joan zen igandean Agurainen. Eskualdeko hainbat pilotuk eta kopilotuk jaso zituzten oroigarriak, denboraldian zehar egindako balentriak tarteko.

Euskadiko Automobilismo Federazioak 2024ko txapelketetako sariak banatu zituen joan zen igandean, Aguraingo (Araba) Harresi aretoan. Eskualdeko hainbat lagunek jaso zuten oroigarria, denboraldian zehar egindako balentriak tarteko. 

Sarituetako bat Gorka Eizmendi gidari aiarra izan zen, Espainiako Rallycross txapelketan bigarren postua eskuratu izanagatik. 

Hainbat gidari eta kopilotuk jaso zuten oroigarria igandeko sari banaketa ekitaldian, baina horiez gain, euskal gidariek nazioartean lortutako aitortzak ere gogora ekarri zituen federazioak. Alde batetik, Aritz Iriondo arroarrekarrak, Gorka Eizmendi aiarrak eta Ion del Cid, Igor Agirrebeña, nahiz Jon Bikendi azpeitiarrek jaso dute sari bana.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide