Aia

Oinkari dantza taldearen emanaldirako sarrerak eskuragai daude dagoeneko

Julene Sorarrain

Oinkari dantza taldea. (utzitakoa)

Apirilaren 12an, larunbatarekin, eskainiko dute ikuskizuna, 22:00etan hasita, Probalekuan. Sarrerak eskuragai daude Musikaze atari digitalean. 

Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Oinkari dantza taldearen Errota emanaldiaz gozatzeko aukera izango da datorren hilean. Emanaldia apirilaren 12an, larunbatarekin, eskainiko dute dantzariek, 22:00etan hasita, Probalekuan. 

Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Musikaze atari digitalean, eta 10 euro balio dute. Informazio gehiago eskuratzeko, 943-13 09 24 zenbakira deitu daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide