Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak apustua itxi du Txomin Amundarainekin apirilaren 26rako. Tolosako zezen plazan egingo dute desafioa, eta aizkolari bakoitzak 12 kanaerdiko eta 60 hazbeteko sei enbor ebaki beharko ditu, hau da, 39,8 zentimetroko diametroa duten hamabi egur eta 44,3ko beste zortzi pieza. Aizkolariek 5.000 euro izango dituzte jokoan.
Aiarrak zortzi kanerdiko eramango ditu plazara, eta Arribeko aizkolariak 60 hazbeteko sei enbor eta beste lau kanardikoak. Lehen desafioa izango da Izeta VI.arentzat.