Aia

Olatz Salvador zuzenean bihar iluntzean Aiako Probalekuan

Julene Sorarrain

Olatz Salvador musikaria.

Abeslariaren Zainak eman azken laneko abestiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek bihar gauean. Sarrerak eskuragai daude Musikaze atarian, eta Probalekuan bertan ere erosi ahalko dira. 

Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Olatz Salvadorren Zainak eman azken laneko abestiez gozatzeko aukera izango da bihar gauean. Abeslariak emanaldia eskainiko du Aiako Probalekuan, 22:00etan hasita. 

Sarrerak eskuragai daude Musikaze atari digitalean, eta 12 euro balio dute. Bihar bertan ere erosteko aukera izango da Probalekuan, 15 euroan. Informazio gehiago eskuratzeko, 943-13 09 24 zenbakira deitu daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide