Aia

Bihar emango du kontzertua Aian Olatz Salvadorrek

Julene Sorarrain 2025ko urt. 6a, 10:00

Olatz Salvador musikaria.

Probalekuan izango da emanaldia, eta sarrerak eskuragai daude aiaturismoa.eus atarian, baita Musikaze atari digitalean ere. Egunean bertan ere erosi ahalko dira, Probalekuan.

Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Olatz Salvadorren Zainak eman azken laneko abestiez gozatzeko aukera izango da bihar Aiako Probalekuan, 22:00etan hasita.

Sarrerak salgai daude aiaturismoa.eus atarian, baita Musikaze atari digitalean ere, eta 12 euro balio dute. Egun bertan ere erosteko aukera izango da, 15 euroan.

Informazio gehiago eskuratzeko, 943-13 09 24 zenbakira deitu daiteke. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide