Maddi eta Izaro Iñurrategi eta Mirari Plazaola eta Lixarra anaiak, igandean Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta

Jendea dantzan Aristerrazun. (Ibon Errazu)

Ohi bezala, erromeria izango da igande arratsaldean Andatza auzoko plazan.

Aurreko asteburuan atseden hartu ondoren, igande honetan berriro itzuliko da erromeria Aristerrazura, eta trikitilari mordoak animatuko ditu erromeria zaleak dantzara:  Maddi eta Izaro Iñurrategi eta Mirari Plazaola eta Lixarra anaiak igoko dira, izan ere, oholtzara.

Ohi bezala, hitzordua 18:00etatik 21:00etara izango da, eta tarte horretan zabalik egongo da taberna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide