Geldiarazten duten irudiak

Aran Aldai 2025ko ots. 15a, 08:00

Aiako mugen erreflexuak Orian. (Aran Aldai)

Aia-Orio Guka aldizkariko urtarrileko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Aran Aldai da argazkiaren egilea.

Ez dut ezer berririk kontatuko argazkietan uneak betikotzen edo hilezkortzen direla esatean. Denbora gelditu eta momentu horretako oroitzapenak ere izozten direla, gure burmuineko gelaxkaren batean bizirik geratzeko.

Bizitzari eusteko modu bat ere badela erantsiko nuke, niretzat bederen. Bizitzeko modu bat ere bai. Ikusteko modu bat.

Nigan efektu hori dute irudiek, geldiarazi egiten naute. Momentuan harrapatu.

Argazki hau atera nuenean bezala, Frantziara bidean nindoala, gaztetxe ondoan kotxea frenarazi zidalako irudiak, goizeko argiak, Aiako mugen erreflexuak Orian, txalupek eta arraun klubak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide