Aiako Udalak eta Turismo Bulegoak antolatuta, Olatz Salvadorren Zainak eman azken laneko abestiez gozatzeko aukera izango da hilaren azken asteburuan. Emanaldia urtarrilaren 25ean, larunbatarekin, eskainiko du abeslariak, 22:00etan hasita, Probalekuan.
Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Musikaze atari digitalean, eta 12 euro balio dute. Egun bertan ere erosteko aukera izango da, 15 euroan. Informazio gehiago eskuratzeko, 943-13 09 24 zenbakira deitu daiteke.