Oriora ez ezik, Aiara ere iritsi dira gaur iluntzean Errege Magoak, Meltxor, Gaspar eta Baltasar, zehazki. Bertan ere gogotsu itxaron diete etxeko txikienek gaurkoan opariak ekarriko dizkieten hiru erregeei, eta dozenaka izan dira ikusminez Errege Magoak agurtzera irten diren herritarrak, txiki eta ez hain haurrak.
Autobusez iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta leku horretatik irten berritan suziriak bota dituzte beraien etorrera ospatzeko. Jarraian, trikitilarien laguntzaz, udaletxe aurreraino joan dira, eta iritsi berritan karameloak bota dizkiete bertan zeuden umeei. Hori eta gero, Aiako parrokiara zuzendu dira Errege Magoak, eta bertan antolatu duten jaiotzan hainbat opari utzi dituzte, tradizioari jarraituz. Amaitzeko, haurrekin elkartu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta beraien eskutitzak eman dizkiete.
Orain, beraz, ikusteko dago Errege Magoek etxe bakoitzean utziko dituzten opariak zeintzuk izango diren.