IV. Pala Txapelketa Mistoko finalak jokatuko dituzte arratsaldean Aian

Intza Trula

Aurreko edizioetako irudi bat. (Guka)

Abenduan zehar neurtu dituzte indarrak parte hartzaileek, final handira heltzeko asmoz. Gaur, 18:00etatik aurrera jokatuko dituzte azken neurketak, Aiako pilotalekuan.

Aiako Kirol Elkarteak antolatuta, IV. Pala Txapelketa Mistoko partidak jokatu dituzte abenduan, eta gaur arratsaldean emango dute amaitutzat, finalarekin. 18:00etatik aurrera jokatuko dituzte norgehiagokak, Aiako pilotalekuan.

Sariketako txapeldunek eta txapeldunordeek saria izango dute; hala eta guztiz ere, parte hartzaile guztien artean beste hainbat opari zozkatuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide