Aristerrazuko plazan trikiti doinuei eutsi diete Gabon hauetan ere, eta urte berria ere hala hasi nahi dute: dantzan eta musika alaia eskainiz.
Gaurkoan Elizagoien ahizpak igoko dira oholtzara, eta ohi bezala, 18:00etatik 21:00etara ariko dira trikitiarekin eta panderoarekin. Tarte horretan, zabalik egongo da taberna.