Puzgarrietan jolastuz arratsalde ederra igaro dute Aiako haur eta gaztetxoek

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 29a, 18:26

Gabonetako haur parkeak bete du gaur pilotalekua, eta herriko txikienek gozatua hartu dute. Bihar Orion egongo da haur parkea, 10:00etatik aurrera.

Haur eta gaztetxoentzat Gabonetako egitarauaren parte garrantzitsua izan ohi dira haur parkeak, eta aurten ere iritsi dira puzgarriak Aiara. Gaur 16:00etatik 20:00etara egon dira erabilgarri pilotalekuan, eta gozatua hartu dute etxeko txikienek.

Bihar, berriz, Orion jarriko dute Gabonetako haur parkea. Karela kiroldegian egongo dira puzgarriak egun osoan zehar, 10:00etan hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!