200 lagun elkartu ditu Aiako Inozenteen Eguneko afariak

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 29a, 15:55

Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, festa giroa izan zen nagusi atzo arratsalde-gauean. Afari jendetsuaren aurretik, UK3 txarangak girotu zuen plaza ingurua.

Beste urte batez, afaria egin dute Inozenteen Egunean Aian. Atzo zen abenduaren 28a, eta probalekuan 200 lagun elkartu ziren afaritan –204 herritar, zehazki– Euskal Parrillak jarritako menuaz gozatzeko. 

Aurrez, UK3 txarangak girotu zuen plaza ingurua.

Aiako Gazte Asanbladak antolatu zuen egitaraua, eta festa giro ederra sortu zen herrian.

(Argazkiak: Aiako Gazte Asanblada)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide