Aia

Erromeria izango da bihar ere Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 28a, 09:00

Ainara Saizar eta Xabier Etxaniz, kantuan.

Gabonetan egon arren, igandeetako ohiturari helduz, trikiti doinuak izango dira bihar ere Andatzan. Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar izango dira oraingoan oholtza gainean. Urtarrilaren 1erako ere antolatu dute dantza saioa.

Aristerrazuko plazan trikiti doinuei eutsiko diete Gabon hauetan ere, eta erromeria saioak izango dira bihar, igandea, eta 2025eko lehen egunean, hurrengo asteazkenean.

Biharkoan Xabier Etxaniz trititilaria eta Ainara Saizar panderojolea igoko dira oholtzara, eta hilaren 1ean, berriz, Elizagoien ahizpak.

Ohi bezala, erromeria 18:00etan hasiko da eta 21:00etan amaitu. Tarte horretan, zabalik egongo da taberna.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide