Jendetza elkartu du Aiako Gabonetako azokak

Maria Maya Manterola

Hamasei postu izan dira guztira Probalekuan. Askotariko produktuak erosteaz gain, zuzeneko musikaz eta Euskal Parrillaren mokadutxoez gozatu dute bertaratutakoek.

Jendetza elkartu da gaur Aiako Probalekuan, Gabonetako azokan. Guztira, askotariko produktuez –bitxiak, arropa, eztia, gazta edota poltsak– osatutako hamasei postu ezarri dituzte, eta Gabonen atarian, aiarrek aise aprobetxatu dute bertan erosketak egiteko aukera. 

Artisauen eta sortzaileen lana bakarrik ez, zuzeneko musika ere izan da han. Andoni Ollokiegiren musika emanaldia izan da 18:30etik aurrera, eta gero, DJ Indate arduratu da girotzeaz. Euskal Parrillaren mokadutxoak ere eskaini dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide