Aian izan dira dagoeneko Olentzero eta Mari Domingi

Maria Maya Manterola

Urteroko bisita egin dute Olentzerok eta Mari Domingik Aian. Etxetxotik probalekuraino kalejira egin dute, eta etxeko txikienek beren eskutitzak eskura emateko aukera izan dute gero.

Aian izan dira Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasotzen goiztiarrenak. Izan ere, gaur arratsaldean iritsi dira asto gainean, eta harrera beroa egin diete haurrek nahiz helduek. 

Etxetxon elkartu dira ongi etorria egiteko, eta beren omenezko kantak abestu dizkiete lehendabizi han bildutakoek. Gero, probalekuraino kalejira egin dute, trikitilariak lagun. Probalekuan haurrek beren gutunak helarazteko aukera izan dute; txikienek aurrena, helduagoek gero. Gaztaina erreak jateko aukera ere izan dute gerturatutakoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide