Aian astelehen arratsaldean egingo dute urteko azken udalbatzarra. Garrantzitsua izango da, gainera, 2025eko udal aurrekontuak bozkatuko dituztelako bertan.
EAJ alderdiak dauka gehiengoa, eta beraz, udal gobernuaren proposamenak arazorik gabe gaindituko du bozketa: sei zinegotzi ditu EAJk, lau EH Bilduk, eta bat, Aiako Batzarre Burujabeak.