Gaur arratsaldean iritsiko dira Aiara Olentzero eta Mari Domingiri

Julene Sorarrain

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera iazko Gabonetan. (Guka)

18:30 aldera iritsiko da bikotea herrira. Etxetxon emango zaie ongietorria, eta jarraian, herriko plazara abiatuko dira.

Iritsi dira Gabonak, eta haur, gazte zein helduak Olentzero eta Mari Domingiren zain daude dagoeneko. Aurtengoan ere harrera beroa egingo diete Aian, eta ekimena antolatzen duen Gurasoen elkarteak dena prest du gaur arratsalderako. 18:30 aldera iritsiko dira gaurko bi protagonistak herrira. Aurrena ongietorria emango zaie Etxetxon, eta jarraian, plazara abiatuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide