Aiako Udalak ostiral arratsaldean aurkeztu zuen 2025ko egutegi berria Kultur Etxean eginiko ekitaldian. Bertan izan ziren Jon Ander Azpiroz alkatea eta aurtengo edizioko Aiako XVIII. Argazki Lehiaketako irabazleak.
Ekitaldian, bi multzotan banatu dute sari banaketa: lehenik Aian erroldatu gabekoei eman dizkiete sariak, eta ondoren erroldatutakoei. Hori horrela, hirugarren saria, Luis Epelde zarauztarrak irabazi du; bigarren saria, Yan Surgetek; eta lehenengoa, berriz, Manex Etxeberriarentzat izan da. Aian erroldatuta daudenekin jarraituz, hirugarren saia Agurtzane Garmendiari eman diote; bigarrena, Aran Aldaik eskuratu du; eta lehen saria, berriz, Maider Roboredok eskuratu du.
Ohiko moduan, argazki lehiaketako irabazleen lanek osatu dute egutegia. Hilabete bakoitza egile baten argazkiak irudikatzen du: azala, Manex Etxeberria; urtarrila, Luis Epelde; otsaila, Manex Etxeberria; martxoa, Manex Etxberria; apirila, Aran Aldai; maiatza, Manex Etxeberria; ekaina, Luis Epelde; uztaila, Maider Reboredo; abuztua, Aran Aldai; iraila, Aran Aldai; urria, Agurtzane Garmendia; azaroa, Yan Surget; eta abendua, Agurtzane Garmendia.