Bosteko eskuderiak antolatuta, Ubegun industriagunea slalom pista bihurtuko da hilaren 31an. Urtea motor hotsez agurtzea ohitura bihurtu da azken urteetan, eta urteko azken eguneko saioan ere ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. 10:00etan hasiko da proba, baina 09:00ean hasiko dira epaileak ibilgailuei egiaztapenak egiten.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, Euskadiko Automobilismo Federazioaren webgunea bisitatu daiteke.