Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, Inozente Afaria ospatuko dute abenduaren 28an, larunbatarekin. UK3 txarangak emango dio hasiera festari, arratsaldeko 19:00etan, eta kalez kale ibiliko da herria girotzen. Jarraian, afaria egingo dute Dema plazan, 21:00etan hasita. Eta egunari amaiera biribila emateko, Indate DJak emanaldia eskainiko du herriko plazan iluntzera arte.
Afarian entsalada mistoa, zizka-mizkak, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskiak parrilan, sorbetea eta kafea eta edariak sartuko dira. Menuak 25 euro balio du eta aukera beganoa, begetarianoa eta zeliakoa egongo da; aukera izena ematerakoan adierazi beharko da. Sarrerak salgai egongo dira Iturriozenan abenduaren 20ra arte, eta taldeka izena ematea eskertuko lukete antolatzaileek.