Aia

Larrumek irabazi du II. Bertso Txepelketa

Aritz Mutiozabal 2024ko abe. 1a, 17:30

53 lagun elkartu ziren Alkar Elkarteko bertso afarian, giro ezin hobean. Finala Larrumeren eta Beltzaren artean jokatu zen.

Aiako Gazte Asanbladak II. Bertso Txepelketa antolatu zuen ostiral iluntzean, eta egundoko arrakasta izan zuen egitasmoak. Parte hartzaileak bertsotan aritu ziren tabernaz taberna, 19:30ean hasita, eta finalerako sailkatuak Alkar Elkartean ospatutako bertso afarian aritu ziren  buruz buru,  21:00etatik aurrera.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 53 lagun elkartu ziren bertsoen bueltan elkartean. Larrumeren eta Beltzaren artean izan zen Bertso Txepelketako finala, eta, azkenean, Larrumek irabazi zuen. Garailea garaile, sekulako giro ederraz gozatu zuten bertaratu ziren guztiek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide