Aia

Oraindik sarrerak geratzen dira gaurko Esti Markezen kontzerturako

Aritz Mutiozabal

Esti Markez (utzitakoa)

Aiako Probalekuan eskainiko du zuzenekoa, 22:00etatik aurrera. Atenporal izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du herrikideen aurrean.

Aiako Udalak hainbat emanaldi antolatu ditu udazkenera begira, eta horietako bat gaur gauean izango da, herriko alaba baten eskutik. Esti Markez bakarlariak Aiako Probalekuan eskainiko du zuzenekoa, 22:00etatik aurrera, eta nagusiki, urrian argitaratu zuen Atenporal bigarren diskoa izango du ardatz emanaldiak.

Kontzerturako sarrerak urrian jarri zituzten salgai, baina oraindik tokia geratzen dela jakinarazi dute antolatzaileek. Sarrerak 10 euro balio du eta ondorengo estekan eros daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide