Azaroaren 25a

Eraildako emakumeak gogoan izan dituzte Aian Azaroaren 25aren bezperan

Maria Maya Manterola

Kultur Etxea leporaino beteta, 'Hitz esana' emanaldian. (Utzitakoa)

Mejillon Tigre kolektiboak Hitz esana emanaldia eskaini du eguerdi partean. Indarkeria matxistak eraildako emakumeak eta, batik bat, Lourdes del Hoyo izan dituzte gogoan. 

Bihar da Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, baina egun horren harira, Mejillon Tigre kolektiboaren Hitz esana emanaldia izan da gaur Aian. Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak osatzen dute Mejillon Tigre, eta spoken word-a egiten dute. 

Oro har indarkeria matxistak eraildako emakumeak eta batik bat Lourdes del Hoyo oroitzeko beta hartu dute emanaldian. Jarraian ikus daiteke hari eskainitako poema:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide