Gabonetarako aste gutxiren faltan, jostailu truke azoka izan da Aian aste honetan. Asteazkenean eta atzo, larunbata, 16:30etik 18:00etara bitartean izan zen azoka, gaztelekuan. Egoera onean eta garbiak zeuden jostailuak trukatzeko aukera izan dute aiarrek bi saio horietan.
Antolatzaileak pozik daude aiarrek emandako erantzunarekin. Atzo bertan azoka zabaltzerako ilara luzeak zeuden gaztelekuaren kanpoaldean, eta behin barrura sartuta, eramandako jostailu bakoitzeko tiket bat eman zioten herritar bakoitzari, beste jostailu batengatik trukatzeko gero. Hala, objektuei bigarren erabilpen bat eman diete, hondakinak murrizteko helburuarekin.