Gipuzkoako EAJren Lurralde Batzarrak atzo iluntzean izendatu zuen Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoa Buru Batzarreko (GBB) presidente, eta Gipuzkoako EAJren zuzendaritza osatuko duten beste hamalau kideak atzo izendatu zituzten.
Joseba Egibarren lekukoa hartuko du Arrizabalagak, eta GBB zuzenduko duen lehen emakumea izango da. Gainera, GBBko gainerako hamalau kideetatik zortzi berriak izango dira. Horien artean da, esaterako, Jon Ander Azpiroz Aiako alkatea. 2016tik 2020ra Gipuzkoako EAJren zuzendaritzako kide izan zen, eta orain berriro egiteko hori hartuko du.
Azpirozekin eta Arrizabalagarekin batera, honako hamahiru kide hauek osatuko dute Gipuzkoako EAJren zuzendaritza datozen urteetan: Itxaso Agirre, Imanol Lasa, Saioa Bandres, Juan Ramon Baztarrika, Ane Beitia, Edurne Egaña, Idoia Elorza, Mari Jose Etxegoien, Imanol Goenaga, Xabier Insausti, Gorka Ocio, Jon Olano eta Olatz Peon. Horietatik zortzi lehen aldiz izango dira GBBko kide.
(Azaroaren 24an eguneratutako albistea)