Apirilean arropa truke azoka egin zuten Aian, eta haren "arrakasta" ikusirik, oraingoan, Gabonei begira, jostailu truke azoka antolatu dute. Larunbatean da hitzordua Gaztelekuan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Jostailuak aste honetan ari dira jasotzen; atzo jaso zituzten aurrenekoak, eta bihar ere horretarako aukera egongo da Gaztelekuan bertan, 16:30etik 18:00etara.
Antolatzaileek pare bat azalpen eman dituzte ekitaldiaren inguruan, hala nola, jostailuek egoera onean eta garbiak egon behar dutela eta azoka egunean, umeek ezingo dutela bertan egon.
Jasotako jostailu bakoitzeko tiketak banatuko dituzte, ondoren beste batzuengatik trukatzeko. "Helburua beti gauzei bigarren erabilpen bat ematean datza, horrekin hondakinak murriztu asmoz", azaldu dute.