Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da Azaroaren 25a, eta Aiako Talde Feministak bi ekintza antolatu ditu herritarrek sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
Batetik, hilaren 24an, igandearekin, helduentzako poesia emanaldia izango da kultur etxean. 12:00eta da hitzordua, eta Mejillon Tigre kolektiboak eskainiko du Hitz esana izeneko saioa.
Bestetik, hurrengo egunean, Azaroaren 25a, 19:00etan giza katean aterako dira Etxetxotik, eta ondoren, elkarretaratzea egingo dute.