Aizkorako lehen mailako Euskal Herriko Txapelketako finalean aritu zen atzo Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a. Gasteizko Iradier Arenan lehiatu zen aiarra, beste bost aurkarien artean: Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo, Jokin Urretabizkaia, Joxean Etxeberria eta Iker Vicente, aurtengo txapelketako irabazlea.
46 minutu eta 54 segundoko markarekin amaitu zuen lehia Izeta VI.ak, sailkapenean bosgarren postua eskuratuz. Vicentek, aldiz, 35 minutu eta 39 segundoko denborarekin lortu zuen garaipena. Aiarrak lau bider irabazi du Euskal Pentatloia, eta txapelketako finalera iritsi arren, aizkolari gisa ibilbide luzea du aurretik.