Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena izango dira Aristerrazuko plazan

Julene Sorarrain

Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena. (Utzitakoa)

Igandero eta jaiegunetan izango da erromeria Aiako plaza horretan, betiko ordutegian: 18:00etatik 21:00etara.

2024-2025 erromeri denboraldia hasi dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan, eta bihar hileko azken erromeria ospatuko dute Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrenaren eskutik. Jende asko elkartzen du asteroko hitzorduak.

Igandero eta jaiegunetan izango da erromeria Aiako plaza horretan, betiko ordutegian: 18:00etatik 21:00etara.

Denboraldi honetan, gainera, zozketa ere jarri dute martxan antolatzaileek. Izan ere, denboraldi amaieran, trikitixa bat zozkatuko dute txartelak erosten dituztenen artean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide