Arraza Anitzeko Ganaduen XXVII. Enkantea egingo dute Aiako Testaje Zentroan hurrengo astean, urriaren 27an, igandea. Haragitarako idisko ugaltzaileen hiru arraza aurkeztuko dituzte han; Limusina, Blonda eta Pirenaika.
RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkanteratuko dutela azaldu dute antolatzaileek.
Halaber, animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik, hau da, agiria, gutun genealogikoa eta halakoengatik.
Jardunaldia 11:45ean hasiko da aurkezpenarekin, eta 12:00etan hasiko dute enkantea.