Aia

Aiako pilotariek ezin izan dute garaipena lortu Irun Hiria txapelketan

Julene Sorarrain

Errasti-Galarraga eta Lizaso Aldalur bikoteak, Irun Hiria txapelketaren finalean. (Aiako Pala Taldea)

Aiako Pala Taldeko pilotariek 25-11 emaitzarekin galdu zuten, Errasti-Galarraga bikotearen aurka. 

Atzo arratsaldean jokatu zuten XVII. Irun Hiria pala txapelketako finala Uranzu pilotalekuan. Pilotarien artean, Aiako Pala Taldeko Lizaso-Aldalur bikoteak jokatu zuen Errasti-Galarragaren aurka, 25-11 emaitza lortuz. Tamalez, aiarrek ez zuten garaipena lortu. Zubillaga aiarrak, gainera, ezin izan zuen parte hartu istripu baten ondorioz, eta bere ordez Galarragak jokatu zuen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide