Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña izango dira Aristerrazuko plazan

Julene Sorarrain 2024ko urr. 19a, 11:30

Aintzane Agirrebeña ezkerrean, eta Mirari Azkune eskuinean. (Utzitakoa)

Disko berria argitaratu dute eta bertako kantuak entzun ahalko dituzte bertaratzen direnek. 

2024-2025 erromeri denboraldia hasi dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Jende asko elkartzen du asteroko hitzorduak. Biharkoan, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña izango dira oholtzan. Disko berria argitaratu dute eta bertako kantuak entzun ahalko dituzte bertaratzen direnek. 

Bihar hasita, igandero eta jaigunetan izango da erromeria Aiako plaza horretan, betiko ordutegian: 18:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dute diskak ere salgai egongo direla. 

Denboraldi honetan, gainera, zozketa ere jarri dute martxan antolatzaileek. Izan ere, denboraldi amaieran, trikitixa bat zozkatuko dute txartelak erosten dituztenen artean

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide