Iturriotz-Azpin pintaketa faxistak agertu direla salatu du LAB sindikatuak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 17a, 14:26

Gazte bat bizkarra ematen.

Jokabide arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko egoitzatik gertu "kutsu faxista eta arrazista" duten pintaketak agertu direla jakinarazi du sindikatuak. Egoitza kudeatzen duen EBI institutuko LABek bere "kezka" adierazi nahi du mezu horien aurrean.

Jokabide arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko egoitza bat dago Aian, Iturriotz-Azpin, eta egoitza horretatik gertu "kutsu faxista eta arrazista" duten pintaketak agertu direla salatu du LAB sindikatuak gaur komunikabideetara bidalitako ohar bidez.

Euskadiko Birgizarteratze Institutuak (EBI) kudeatzen du egoitza, eta bertako LABek bere "kezka" agertu du pintaketen aurrean: "Baliabide horren erabiltzaileen aurka etorkinak kanpora!  eta antzeko mezuak dituzten pintaketak egin dituzte. LAB EBItik, gure kezka adierazi nahi dugu. Era guztietako gorroto mezu eta praktiken aurrean, gure erabateko gaitzespena berresten dugu", adierazi du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide