Gipuzkoa Naturak eta Aiako Udalak antolatuta, Eskuak Bete Ore egitasmoa sortu dute. Iturraran parketxetik abiatu, eta ibilbide bat egingo dute Agorregiko errotak ezagutzeko. Bertan, ogia egiteko tailer bat antolatu dute, "norberak bere ogi oreari forma eman eta dastatzeko". Urriaren 20an, igandean, izango da 10:30etik 13:15era bitartean.
Egitasmoan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, 943-83 53 89 zenbakira deitu daiteke baita iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi ere. Tailerrak 7 euroko kostua du; haurrentzat (1-12 urte), aldiz, 5 eurokoa.