Aia

Rockzaleen juntadizo bihurtu du Aia Satorsonic Rock Fest jaialdiak

Onintza Lete Arrieta

Zuzeneko emanaldiak izan ziren atzo arratsalde-iluntzean Aiako Probalekuan, eta jan-edanerako aukerarik ere ez zen falta izan. Gainera, J.A. Areta Goñi Juxe-ren Black irudi faktoria argazki erakusketa ikusgai egon zen.

Aian orain dela gutxi sortu dute Satorra kultur elkartea herrian hainbat motatako ekitaldiak antolatzeko helburuarekin, eta atzo, larunbata, ospatu zuten aurrenekoa: Satorsonic Rock Fest musika jaialdia. Arratsalde-iluntzean zuzeneko emanaldiak izan ziren protagonista Probalekuan –Black Magic Six, The Smoggers, Los Paniks taldeak eta Cosmetic Couple, Hombre Cohete, Mr Klin eta Nokono DJak–, eta jan-edanerako aukera ere eskaini zuten antolatzaileek.

Taldeen disko nahiz arropa postuak jarri zituzten Probalekuaren sarreran, eta eskuinaldean, harmailen gainaldean, berriz, J.A. Areta Goñi Juxe-ren Black irudi faktoria argazki erakusketa egon zen ikusgai.

Giro polita eta bizia sortu zuen jaialdiak Probaleku inguruan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide