Aia

Hiru aiar iritsi dira Irun Hiria pilota txapelketako finalera

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 13a, 11:38

Zubillaga eta Errasti, atzo, urdinez, finalerdiko partida hasi aurretik. (Utzitakoa)

Atzo jokatu zituzten palako finalaurrekoak Errasti-Zubillaga eta Lizaso-Aldalur bikoteek, eta biek lortu dute datorren larunbaterako finalera sailkatzea. Aginagarra da Errasti, eta aiarrak, beste hirurak.

Atzo goizean eta arratsaldean jokatu zituzten Irun Hiria pilota txapelketako paletako finalerdiak, eta hiru aiar sailkatu ziren datorren larunbatean, hilak 19, jokatuko duten finalera.

Izan ere, aurrena Errasti-Zubillaga bikoteak 25-11 hartu zuen mendean Aranberri-Arruti bikotea, eta  arratsaldean, berriz, Lizaso-Aldalur bikotea 25-12 emaitzarekin gailendu zitzaion Loidi-Etxeberria andoaindarrei.

Aginagakoa da Errasti, baina beste hirurak aiarrak dira. Hala, bai ala bai, datorren astean herrira ekarriko dute txapela aiarrek. Aiako Pala Taldeko pilotariak dira horiek.

Finala larunbat arratsaldean izango da Irungo Uranzu pilotalekuan, baina ordua zehazteko dute oraindik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide