Bihar hasiko da erromeri denboraldi berria Aristerrazuko plazan

Onintza Lete Arrieta

Izer eta Alabier musikariak, Aristerrazuko erromeria saio batean.

Izer eta Alabier eta Elizgoien ahizpak igoko dira oholtzara bihar arratsaldean. Antolatzaileek zozketa ere jarri dute martxan.

2024-2025 erromeri denboraldia bihar hasiko dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Jende asko elkartzen du asteroko hitzorduak, eta denboraldiari ekiteko, Izer eta Alabier eta Elizgoien ahizpak trikitilarien doinuak aukeratu dituzte antolatzaileek.

Bihar hasita, igandero eta jaigunetan izango da erromeria Aiako plaza horretan, betiko ordutegian: 18:00etatik 21:00etara.

Denboraldi honetan, gainera, zozketa ere jarri dute martxan antolatzaileek. Izan ere, denboraldi amaieran, trikitixa bat zozkatuko dute txartelak erosten dituztenen artean

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide