Zozketa

Aiako Satorsonic jaialdirako sarrerak zozkatuko ditu Gukak

Erredakzioa 2024ko urr. 9a, 13:00

Lie Detectors taldea. (utzitakoa)

Jaialdia larunbatean izango da, 17:00etan hasita, Aiako probalekuan. Antolatzaileek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak bazkideen artean.

Satorrak Kultur Elkarteak antolatuta, Satorsonic jaialdia ospatuko dute larunbatean, Aiako probalekuan. Black Magic Six, The Smoggers edo Los Paniks bezalako taldeez gozatzeko aukera egongo da, eta DJ-ak ere izango dira. Gukak parte hartzen duten bazkideen artean zozkatzeko bi sarrera bikoitz ditu. 

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 08:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide