Aia

Lizaso, Aldalur eta Zubillaga Irun Hiria txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Julene Sorarrain 2024ko urr. 7a, 17:00

Lizaso-Aldalur bikotea, eskubian. (Aiako Pala Taldea)

Txapelketa azken fasean sartuko da, final laurdenetatik aurrera eta urriaren 19an jokatuko dute finala.

Kurpil Kirolak antolatuta, abuztuaren 31an ekin zioten XVII. Irun Hiria pala txapelketari. Guztira lehen mailako hamabi bikotek eta bigarren mailako hamaseik hartu dute parte lehian. Ordutik, azken asteburuetan Urantzu pilotalekuan ligaxkak jokatzen aritu dira, eta bertan izan dira Aiako Pala Taldeko ordezkariak. Asteburu honetan, Lizaso-Aldalur eta Errasti-Zubillaga bikoteek final laurdenetarako txartelak eskuratu dituzte. Izan ere, maila altua erakutsi die bi bikoteek beren aurkariei, partidak 25-11 eta 25-16 emaitzekin amaituz.

Txapelketa azken fasean sartuko da, final-laurdenetatik aurrera eta urriaren 19an jokatuko dute finala.

Errasti-Zubillaga bikotea, eskubian. (Aiako Pala Taldea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide