Larunbatean ekingo diote XIV. Euskal Herriko Mendi Duatloiaren zirkuituari. Aurten guztira 6 proba bilduko ditu lehiaketak, eta lehenengo proba Durangon hasiko da. Kanpezutik (urriak 12) eta Amasatik (urriak 19) ere igaroko da, eta hilaren 26an Aiara iritsiko da. Aurtengo proba berezia da, izan ere, Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute Aian.
Mendi duatloia bi diziplina uztartzen dituen kirola da, mendi lasterketa eta mendi bizikleta eta proba hauetariko bakoitzak bere sailkapen propioa izango du helmugan eta emaitza hauen arabera zirkuituko sailkapenerako ere puntuak banatuko dira. Iaz, 130-140 pertsona inguruk hartu zuten parte duatloian eta antolatzaileek aurten "pertsona gehiago gehitzea" espero dute. Gainera, aipatu beharra da duatloia bakarka edo binaka egin daitekeela, erreleboa eginez.
Izen-ematea zabalik egongo da hilaren 25a arte eta Kirol Probak webgunearen bitartez egin daiteke. Izena emateko bi modu daude, hala nola, bakarka (20 euroko kostua) edo binaka, errelebo bitartez (30 euroko kostua).