Aia

Gipuzkoako txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu dute Aiako pilotariek

Julene Sorarrain

Aiako Pala Taldeko ordezkariak Irungo Hiria Padel Txapelketan. (Aiako Pala Taldea)

Aiako eta Astigarragako pilotalekuetan jokatu dituzte partidak. Irungo Hiria Padel txapelketan ere lehiatu dira Aiako Pala Taldeko jokalariak.

Aiako Pala Taldeko pilotariek asteburu biribila izan dute, izan ere, jardunaldiak jokatu dituzte Gipuzkoako nahiz Irungo Hiria txapelketetan. Gipuzkoako Txapelketan, hirugarren mailan, Esoain-Lizaso bikotea nagusitu da 25-22 emaitzarekin, Aranburu-Mitxelena bikotearen aurka. Bigarren mailan, Aldalur-Zubillaga bikoteak galdu egin zuen Ramos-Luluagaren aurka, 25-15 emaitzarekin. Eta azkenik, Etxeberria-Etxeberria bikoteak lortu zuten garaipena Murua-Izeta Aiako taldearen aurkako lehian, 13-25 emaitzarekin.

Irungo Hiria txapelketan, Errasti-Zubillaga bikoteak lortu zuen garaipena Loidi-Etxeberriaren aurka, 25-19 emaitzarekin. Aldiz, Esoain-Izeta bikoteak ezin izan zuen Berho-Irizar bikotea garaitu, izan ere, 9-25 puntuazioarekin amaitu zuten lehia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide