Gaur jarriko dituzte sarrerak salgai Alurr dantza taldearen saiorako eta Esti Markezen kontzerturako

Onintza Lete Arrieta

Esti Markez abeslari aiarra. (Utzitakoa)

Aiako Probalekuan hainbat ekitaldi izango dira udazken honetan, tartean dantza ikuskizuna urriaren 19an, eta kontzertua azaroaren 30ean. Bietako sarrera eskuratzeko bonuak gaur 16:00etatik aurrera erosi ahalko dituzte herritarrek.

Aiako Udalak hainbat emanaldi antolatu ditu udazkenera begira, eta horietako bi ikusteko sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 16:00etatik aurrera. Bietako bonua eskuratu daiteke, gainera, 12 euroan, Internet bidez hemen klik eginda, edo kultur etxean bertan.

Aurreneko emanaldia Alurr dantza taldeak eskainiko du, urriaren 19an, larunbatarekin, 20:00etan. Bigarrena, berriz, Esti Markez aiarraren kontzertua izango da, azaroaren 30ean, hori ere larunbatarekin, 22:00etan. Aiako Probalekuan izango dira biak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide