Igandean da San Migel eguna, eta herri eta auzo askotan ospatuko dute santu horren eguna. Aiako Laurgainen ere bai. Bihar, ostirala, hasiko dituzte ospakizunak gauean egingo duten auzo afariarekin, eta igandean meza, hamaiketakoa, herri kirol ikuskizuna eta erromeria izango dituzte.
Herri kirol jaialdian, Udane Ostolaza eta Maddi Gesalaga ibiliko dira harri jasotzen. Aizkoran, berriz, Julen Gabilondo eta Hodei Ezpeleta Bihurri.
Irailak 27, ostirala
- 21:00etan. Auzo afari herrikoia, Atseden Toki elkartean. Afalostean, erromeria Izer eta Alabier trikitilarien eskutik.
Irailak 29, igandea, San Migel eguna
- 10:30. San Miel meza.
- Jarraian. Hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia, Laja eta Narbaiza trikitilariek girotuta.
- 18:00etatik 21:00etara. Erromeria Laja eta Narbaizaren eskutik.