VII. Euskal Pentatloiaren finala, irudietan

Mailo Oiarzabal 2024ko ira. 22a, 17:35

Irudi ikusgarriak utzi ditu beste behin Euskal Pentatloiaren finalak. Atzo, zazpigarren eta, momentuz, aldi berriko azkenaren finalean, Izeta VI.a izan zen berriro nagusi, laugarrenez jarraian.

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak laugarren aldiz jantzi du Euskal Pentatloiaren txapela, eta, horrenbestez, aiarra da bost herri kirol uztartzen dituen jarduera gogor bezain ikusgarrian txapel gehien batu dituen kirolaria.

Datorren urtean ez da pentatloirik jokatuko, antolatzaileek atseden hartzea erabaki baitute. Bitartean, bildumakoen antzeko irudi ugari utzi zituen atzo, Azpeitiko zezen plazan, aldi berriko zazpigarren ekitaldiaren finalak.

(Argazkiak: Ibon Errazu eta Mailo Oiarzabal)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide