Ekainean amaitu zuten 2023-2024ko denboraldia eta udako geldialdiaren ostean, berriro hasiko dira Aristerrazuko erromeriak datorren hilabetetik aurrera. Hainbat musikarik girotu dituzte aurtengo erromeriak, besteak beste, Gozategik, Xabi Solanok, Elustondo anai-arrebek eta azken erromerian izan ziren Tapiak eta Leturiak. 2024-2025. denboraldiko lehen erromeria urriaren 13an, igandean, egingo dute, 18:00etatik 21:00etara.