Aia

Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute Aiako pilotariek asteburuan

Julene Sorarrain 2024ko ira. 19a, 09:00

Aldalur-Zubillaga aurreko jardunaldian. (Aiako Pala Taldea)

Hiru partida jokatuko dituzte guztira Aiako Pala Taldeko jokalariek asteburuan zehar; bigarren mailakoa, etxean.

Gipuzkoako Txapelketarekin jarraituz, asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko dute Aiako Pala Taldeko jokalariek.

Bigarren mailako ordezkariek igandean izango dute lehia, 10:00etan, Aiako pilotalekuan bertan; Usurbilgo Pagazpe kirol elkartekoen aurka arituko dira.

Hirugarren mailan, berriz, Aia 1 taldeko jokalariak Errenteriako pilotarien aurka lehiatuko dira, ostiralean, 19:15etan. Larunbatean, Aia 2 taldeko jokalarien txanda izango da; Eibarko pilotarien aurka lehiatuko dira, 09:30ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide