Gipuzkoako Txapelketari hasiera eman zion atzo 2. mailan Aiako Pala Taldea ordezkatuko duen Aldalur-Zubillaga bikoteak, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Bikoteak 12-25 emaitzarekin lortu zuten garaipena, Mutrikuko Agirrebeña-Etxaburu bikotearen aurka lehiatu eta gero.
Hirugarren mailan, Esoain-Lizaso bikoteak ere garaipena lortu zuen atzo Aiako pilotalekuan, Añorgako Jolas Etxea taldeko Dorronsoro-Galartza bikotearen aurka aritu ostean; 25-13 emaitzarekin amaitu zuten partida.